Iparraldeko Euskal Kultur Erakundeak ekoiztutako SOKA erakusketak euskal dantza hobeto ezagutaraztea du helburu. Erakusketa multimedia da, 400 ilustrazio baino gehiago daude ikusgai bertan, argazkiak, filmak, lekukotasunak, soinu zatiak... Besteak beste, Euskadiko Filmategiko altxor batzuk erakutsiak dira, baita beste artxibo ezezagun asko ere. Artxibo horiei gehitu behar zaizkie euskal dantzaren estetikaz edota alderdi sozialaz erakusketarako eginak izan diren bideo sorkuntzak.
Urriaren 4tik azaroaren 4ra. Astelehenetik ostiralera: 8:00-22:00. Larunbat, igande eta jaiegunetan: 09:00-21:00
Doan
BISITA GIDATUAK: 94 466 00 22
Ikus
www.soka.eus