2018-10-09

Mutxikoaren Eguna Arrangoitzen URRIAREN 14an

Dantzan.eus-en:

Urriaren 14an ospatuko da Mutxikoaren Eguna Arrangoitzen, dantza-jauziak dantzatzea maite dutenen urteroko biltzar handia. Mutxikoak goiz eta arratsaldez, dantza ekitaldiak eta dantzazale guztiek batera bazkaltzeko otordua izango dira Arrangoitzen ohi bezala.
Hona Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak antolatutako egitaraua:
11:00etan: Mutxikoak Luzaideko dantzarien laguntzaz.
13:00etan: Aperitifa Perpignango Mil.Lenaria koblak animaturik.
14:00etan: Bazkaria Le Grand Hargous izeneko elkartearen eskuz: hera entsalada, axoa eta irrisa, gazta, azkenburukoa, ardoa eta kafea (15 euro) Izena emateko deitu IDB-ra: 05 59 93 33 65
17:00etan: Añorgako Arkaitz taldearen ikusgarria.
18:00etan: Solasaldia Patxi Laborda dantza erakasle eta AIKO taldearen sustatzailearekin arratseko mutxikoak aurkezteko.

Iturria: Iparraldeko Dantzarien Biltzarra