"Mixel Etxekoparrek eginiko dantza dugu hau, Donibane inguruko erritualekin harreman zuzena duena, brale tankerakoa, berez kantuz dantzan egiteko. Brale eta jauzi urratsak nahasten dira, bi tempo ezberdinetan:
Simple kontrapasa lauetan
Ezker, eskuin, simple, doble
pika ingürüka (itzulian)"
pika ingürüka (itzulian)"
Amaren alabak-ek kantatua
JONDANE JOHANE Hitzak: Mixel Etxekopar Müsika: Herrikoia - Mixel Etxekopar
Urteak jin eta bihikatzen bata bestearen ordari,
ihautez piztürik sü berria eki begia beilari.
Ezker negüa, esküin argia,...
Izarren hautsa zü Amalürra gaudenen bizi-emaile.
Argizagia eta ekia zure bi haürren sortzaile.
Ezker negüa, esküin argia,...
Goren-gorenik gure izarra xuri gorri argizale.
Ekia gaü egünen egile zü denboraren jakile.
Ezker negüa, esküin argia,...
Beherapenaren aldia da gora dagon güziari.
Üngürü-üngürü urtaroak egünak sor dü gaüari.
Ezker negüa, esküin argia,...
Ezker negüa, esküin argia,
jaüzi aitzina dantzari.
Doblez ützüli esküak ützi,
pikaz üngürü süari.