2019-10-30

2019ko urriaren 28a


Bilantzikoa. Ikus aurreko sarrerak

Añoar xume

(igotzen eta jeisten ) 

Puntu bat (hasieran bakarrik)
Ebats, laster, ebats, puntua (2)
Ebats, laster, ebats

Aintzina pasa, 
Bat eta erdi,  
gibela pasa, 
Bat eta erdi,
puntua


 Arkaitz Pascuas Youtuben

Kaskarot

Jota

2019-10-21

2019ko urriaren 14koa


Bilantzikoa, Ezpela, eta Tuterako Ihauteriko polka: IKUS iazko sarrera

Kaskarot

Gabota

Jota, arin-arin ... 


2019-10-03

KASKAROT



Kaskarot jatorri ezezaguneko giza talde bateko kidea da, Lapurdiko kostaldean, bereziki Donibane Lohizune, Ziburu eta Urruñan, bizi zena. Teoria desberdinen arabera, ijitoen azpitalde batekoak, hots, mairu eta ijitoen nahasketatik sortuak edo agot eta ijitoen nahasketatik sortuak lirateke.
Gizonezkoak arrantzaleak eta emakumezkoak arrain-saltzaileak izaten ziren. Beren lege eta ohitura bereziak zituzten: ezkontza, salerosketa eta harremanetan arau zehatzak zituzten, eliza propioa zuten, hitz eta esamolde bereziak, etab.
Beraien ezaugarrien artean dantzarako zaletasuna eta kolore biziko jantziak aipa daitezke. Ez ziren nomadak, eta, gutxiengo taldea izan arren, integratuta bizi ziren lapurtarren artean. Gaur egun, ez dira besteengandik bereizten.(WIKIPEDIA)

IKUS NAIZen (GARA) Joseba Arurkenerenak idatzitako "Kaskarotak Lapurdiko gizartean eta folklorean" artikulua.


Musika Muthiko Alaiak-en eskutik 

Elai Alai Dantzari taldeak Kaxarranka eta Kaskarot (1:24) 











2019-09-11

2019-05-27

...eta ekainean KALERA !


Ekainaren 17an, plazan edo malekoian, ... kalean !!

  • Bilantzikoa "mutil dantza"
  • Agurra
  • Zortzinangoa 
  • Izabako Ttun ttuna
  • Gabota
  • Nogalera jota
  • Arin arin (koreografia)
  • Jauzi
  • Larrain dantza 
Hurrengora arte. Plazerra izan da !


2019-02-25

Kirola, dantza eta generoa. Oier Araolaza

  BERRIA. 2019ko otsailaren 24a. Eztabaida gelan

Oier Araolaza

Kirola, dantza eta generoa

Oier Araolaza. Dantzaria eta ikertzailea
Urteak dira erakunde publikoak kirolaren sustapen lanetan dihardutela. Eskola Kirola moduko kanpainak antolatzen eta finantzatzen dituzte erakunde publikoek (3 milioi euro Gipuzkoan, adibidez). Gipuzkoako Diputazioaren datuen arabera, Lehen Hezkuntzako ikasleen %80k parte hartzen du Eskola Kirolean. Mutilen eta nesken arteko desoreka handia zen orain 30 urte (%80 gizon. %20 emak.), baina emakumeen kirolaren sustapen kanpainekin ari dira orekatzen datuak (%60 gizon. %40 emak.).

Dantza ez da kiroltzat jotzen normalki. Dantzak ez du kirolak duen babes instituzionalik, ez azpiegitura sarerik. Hala ere, Gipuzkoan astero 10.000 lagun aritzen dira euskal dantzan. Horri gehitu beharko litzaizkieke beste dantza motak: balleta, modernoa, garaikidea, areto dantzak, kaleko dantzak eta e.a. Gehienak emakumeak. Kirol estatistiketan ez da jasotzen dantzaren berri, eta beraz, dantzan ari direnak, dantzaz gain kirolik egiten ez badute, pasibotzat jotzen dira. Alegia, dantzariak fisikoki aktibatu beharreko herritartzat jotzen dira, dagoeneko aktibatuta, dantzan ari direla kontuan hartu gabe. Aisialdirako jardueren eskaintza zabalaren erdian, baliabide eta babes urriekin lehiatzen da dantza, eta administrazio publikoa bera du lehiakide gogorrena, herritarrak kirolera bultzatzen baititu dantzan ari ote diren kontuan hartu gabe.

Ume guztiei gustatzen zaie dantza egitea. Musikak eragiten dizkigun sentipenak gorputzaren bidez azaleratzea gizaki guztiok dugun gaitasuna da. Ahalmen horrekin jaiotzen gara. Hazi ahala emakume gehienek gaitasun hori landu eta garatzen dute, eta gizonezko gehienek baztertu eta desaktibatzen dute. Umeei jaio orduko adierazten diegu zein den asignatu diegun genero-identitatea, eta genero bakoitzari lotutako jarduera estereotipatuetan trebatzen dira, beraien identitatea beste generoarekiko oposizioz eraikiz. Horrela, kirola, oro har, mutilen jardueratzat identifikatzen dute umeek eta dantza nesken jardueratzat. Beraz, eskola kirolaren garaia iristen denean ahalegin berezia egin behar da emakumeak kirolera hurbiltzeko, zenbait urtez neska asko aldenduta izan baita kiroletik, praktika maskulinoa zelakoan. Horrela, nagusiki dantzan aritu diren neskak kirolera bultzatzen dira, eta bertan, ordura arte kirola besterik egin ez duten mutilekin topo egiten dute.

Gizonezko gehienek dantza emakumeen jardueratzat daukate, ez dute ezagutzen eta ez dute balioan jartzen. Ez dakite dantza ondare kulturala izateaz gainera, osasunerako kirola bezain onuragarria dela. Arrotzak zaizkie dantzak eragiten dituen emozio eta plazer fisiko eta intelektualak, orekan eragiten dituen onurak, adimenaren, espazioaren eta dimentsioen antolaketan eta ongi-izate fisiko eta mentalean egiten dituen ekarpenak. Gizonezko gehienek ez dakite nola laguntzen duen dantzaren praktikak norbanakoaren garapen pertsonalean, intelektualean, afektiboan eta sozialean.

Neskek eta mutilek trebetasun eta gaitasun desberdinak garatzen dituzte hazkuntza prozesuan, baina bat-batean neskei esaten zaie gehien jorratu duten ariketak, dantzak, ez duela baliorik, eta kirola egin behar dutela. Kirola egin behar dute beraz, gutxi egin duten jarduera bat, eta beraiekin batera izaten dira kirola besterik egin ez duten mutilak. Gainera, kirola modu lehiakorrean ulertzen da nagusiki. Kirolaren bidez emakumeen gizonekiko gutxitasun konplexua eta gizonezkoen nagusitasunarena indartu eta naturalizatu egiten da. Baina kontuz, gizonezko gehienek ez dute inoiz dantza egingo; ez dira emakumeak trebatuta dauden jardueran arituko, ez dira gutxiago direla agerian jarriko dituen umiliaziotik pasa beharko.

Norbaitek azaldu diezadake zergatik ari den kirola sustatzen eta dantza baztertzen? Norentzat da hobea kirola sustatzea eta dantza baztertzea? Zergatik ez dugu dantza balioan jarri, dantza sustatu eta gizonezkoak dantzan aritzera bultzatuko dituen politika publikorik?

2019-02-18

DANTZA LUZE


Burgaintzi txarangarekin musika





BOROBILA






2019-01-29

Gabota


Lorenzo Bucciren bideoa youtuben

Musika (aiko)

Ezpalak 2010. Eibarren