2018-10-09

2018ko urriaren 8an


Jauzi bat (Ezpela / uhartiarrak) - Larrain Dantza: jota zaharra eta bolerak - Ttipitto - Bilantziko txikia mutil-dantza.

Gogoratzeko:   bilantziko txikia

Bilantziko (erdizka /eskuin eta hiru /ezker batekin /eskuin batekin) - { ezker - eskuin - bat eta erdi - bat eta erdi } (2)
Bilantziko - { aintzina pasa - bat eta erdi - gibelat pasa - bat eta erdi } (2) - aintzina pasa  . . . eta gora berriro.

2018ko urriaren 1.a HASIERA EGUNA

Egindakoak:
Jauzi bat - matzurka (piamontesa) - Arantzako sarrera - Nogalera Burlatako jota - Bilantzikoa - Larrain dantza - Ainhoarrak jauzia - Bourrée

2018-06-13

Ekainaren 18an kalera !


Aurtengo ikasturteari amaiera emateko kalean arituko gara, aurrekoetan bezala.

Hauxe dugu dantzatzekoa:
KALEJIRA - AGURRA - ARANTZAKOA - NOGALERA JOTA - BILANTZIKOA - MAZURKA - COURINTA - BOURREE - TTIPITTO jauzia - FANDANGO - ARIN-ARIN ... eta datorrena datorrela.

Dantza hauen bideoak, e.a. ikusgai aurreko sarrera ezberdinetan.











2018-03-21

Arantzako dantza-luzea ikastaroa 2018-ap.14


Argibideak dantzan.eus atarian


Abuztuko Ama-Birjinaren egunean dantzatzen dute arantzarrek dantza luzea oso-osorik. Espainiako Gerrate Zibilarekin dantzatzeari utzi zitzaion eta urtetan galduta egon ostean, 70-80ko hamarkadetan kanpoko zenbait taldek, besteak beste Donostiako Argia, Lasarte-Oriako Erketz, Iruñeko Ortzadar eta Santurtziko Mendi Alde,  Arantzako dantza-luzean interesa azaldu eta herriko nagusienei ikasita dantza-luzea berregin zuten. Kanpotar haiek egindako ahalegin eta interesen arrastotik, zenbait herritarrek kontzientzia hartu eta herrian bertan martxan jartzea erabaki eta lortu zuten. Ohitura sendo finkatu da egundaino eta dagoeneko belaunaldi desberdinek elkarrekin dantzatzen dute dantza-luzea.
Ikastaroa: Arantzako dantza-luzea
  • Irakasleak: Itziar Mitxelena Gamio, Leire Mitxelena Gamio, Aitziber Lizardi Mutuberria, Aintzane Pikabea Iribarren
  • Datak: apirilak 14, larunbata
  • Ordutegia: 10:00-13:00
  • Lekua: Elgoibar, Inazio Bereziartua Musika Eskola (Aita Agirreren Plaza 4)
  • Matrikula: 15€
Informazio gehiago:
Izen-ematea: Izena-emateko egin klik hemen
Arantzako dantza-luzearen inguruan:

euskaldunak


TxokoMusikalaren bideoa Luzaiden 2012an




Añoarxume (mutil dantza)

Dantzan.eus atarian bideoa eta urratsen zerrenda

Arkaitz Pascuas-en bideoa. EHUko Dantza tradizionalen kurtsoaren Zati bat. Aiñoraxume. Irakasleak: Patxi Larralde / Rafa Barón Data: 1-2-3/ 7 / 2009

Arizkunen 2014ko San Joan egunean dantzan dantzan.eus atariako bideoan

PATXI LABORDAK AIKO TALDEAREN bideo honetan

 




2018-03-13

STAN & OLIVER DANTZAN


Zoragarria gure sueltorako !!