Urdiñarbeko maskaraden entsegua. Argazkia: Eire Vila. Dantzan, CC BY-SA
Igandean abiatuko dira 2019ko maskaradak eta
Urdiñarbeko gazteek izango dute herriz herri maskaradak eramateko
ardura. Berrogeita hamar arizale baino gehiago arituko dira eta guztira 16
agerraldi egingo dituzte Zuberoako herrietan. Azken urteetako
maskaradetako talderik handiena da aurtengoa, aurreko urteetan hogeita
hamar bat arizale inguruko taldeak osatu izan dira eta aurten berrogeita
hamarretik gora arituko dira; Urdiñarben gazte ugari baitaude.
Urtarrilaren 6an hasi eta apirilaren 21era bitartean
arituko dira maskaradako arizaleak herriz herri Urdiñarben hasi eta
amaituz. Azken urteetan ez bezela, aurtengo arizale taldeak, bi
aitzindari talde izango ditu; gorriak eta beltzak.
Urdiñarbeko maskaraden entsegua. Argazkia: Eire Vila. Dantzan, CC BY-SA
2006an egin ziren maskaradak azkenekoz Urdiñarben. Aurtengo
maskaradak prestatzeko aldiz, 2018ko apirilean hasi ziren astero
biltzen, nolako maskaradak antolatu nahi zituzten erabakitzeko eta
prestaketa lanekin hasteko. Zenbait kargu berri daude aurtengo taldean,
eta hiru hartz ere arituko dira.
Hona 2019ko Urdiñarbeko maskaradan parte hartuko duten arizaleen zerrenda:
Txerrero gorria: Elorri Berrogain.
Gatuzain gorria: Marion Orreindi.
Kantiniersa gorria: Maiana Barreix eta Camille Queheillalt.
Zamaltzain gorria: Iban Etchegoinberri.
Entseinari gorria: Ximun Bedekarratz.
Txerrero beltza: Maitena Berrogain.
Gatuzain beltza: Eloïse Coyos eta Maider Daguerre.