Argibideak dantzan.eus atarian
Abuztuko Ama-Birjinaren egunean dantzatzen dute arantzarrek dantza luzea oso-osorik. Espainiako Gerrate Zibilarekin dantzatzeari utzi zitzaion eta urtetan galduta egon ostean, 70-80ko hamarkadetan kanpoko zenbait taldek, besteak beste Donostiako Argia, Lasarte-Oriako Erketz, Iruñeko Ortzadar eta Santurtziko Mendi Alde, Arantzako dantza-luzean interesa azaldu eta herriko nagusienei ikasita dantza-luzea berregin zuten. Kanpotar haiek egindako ahalegin eta interesen arrastotik, zenbait herritarrek kontzientzia hartu eta herrian bertan martxan jartzea erabaki eta lortu zuten. Ohitura sendo finkatu da egundaino eta dagoeneko belaunaldi desberdinek elkarrekin dantzatzen dute dantza-luzea.
Ikastaroa: Arantzako dantza-luzea
- Irakasleak: Itziar Mitxelena Gamio, Leire Mitxelena Gamio, Aitziber Lizardi Mutuberria, Aintzane Pikabea Iribarren
- Datak: apirilak 14, larunbata
- Ordutegia: 10:00-13:00
- Lekua: Elgoibar, Inazio Bereziartua Musika Eskola (Aita Agirreren Plaza 4)
- Matrikula: 15€
Izen-ematea: Izena-emateko egin klik hemen
Arantzako dantza-luzearen inguruan: